Gure zerbitzuak
Inicio > Gure zerbitzuak
Electricidad Guriak bere jarduerak etika enpresariala kontutan hartuta garatzen ditu.
Bezeroekin daukaten erlazioa errespetatuz gain, era arduraduntzu baten aritzeko konpromisua mantentzen dute.
Zerbitzuen kontratazioan gure bezeroei aukera ugari eskaintzen diegu.

Instalazioak, ikuskaritza teknikoak eta ingenearitza
Kalkulu tekniko eta ekonomikoak, zuzendaritza teknikoa eta instalazio elektrikoen muntaia orokorra biltzen dituzten azterlanak. Instalazioen ikuskapenak eta auditoriak, horien aholkularitza teknikoa eta protokoloak eta jarduteko prozedurak.
Ingeniaritzaren esparruan, instalazio elektrikoen proiektuak egiten ditugu, bai mantentze-lanak egiteko, bai legeztatzeko.
Mantentze lan normatiboak
Mantzentze lan normatiboen helburua mantentze eta ikuskapen operazioak betetzea da, indarrean dagoen legezko araudiak ezartzen dituen maiztasun eta aldizkakotasunak jarraituz.
Mantentze lan prebentiboak
Instalazioen funtzionamendu egokia eta iraupen handiena lortzeaz gain, energía-errendimendua hobetzeko eta ingurunea babesteko “neurrira” egindako ekintzak, mantentze planning-an sartuta daudenak.
Mantentze lan iragarriak
Instalazioen eta mantendu behar diren tresnen aldizkako analisian datza. Horretarako, beharrezkoak diren txostenak adieraziko dira. Txostenak komenigarriak diren aldaketak proposatuko dituzte. Horrela, planifikazio hobea lortzeaz gain, instalazioetan ustekabeko lan husteak sortzen dituzten gertakariak saihestu ditzakegu.
Mantentze lan zuzengarriak
Instalazioetan gertatu daitezkeen matxura guztien premiazko arreta da
Larrialdietako zerbitzua (24h)
Gure bezeroei asistentzia teknikoa eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan eskaintzea Guria Elektrizitatearen helburu printzipala da. Berehalako eta behar bezalako erantzuna bermatzen dugu, edozein matxurarako.