Tu experto en instalaciones eléctricas
Electricidad Guria 1973an sortu zen. Hasiera-hasieratik pixkana garatuz joan da,
eta etengabe inbertitu du baliabideetan, antolakuntzan, teknologian eta giza baliabideetan.
Behe tentsioko instalatzaileak gara eta honako berezitasunak ditugu:
Era berean, instalazio elektrikoen ikerketak eta proiektuak garatzen ditugu. Gure langileak gaitasun handikoak dira, eta prestakuntza iraunkorra ematen diegu, etengabe garatzen doan teknologiak sortzen dituen erronkei berme osoz aurre egiteko.
Laneko segurtasuna lan tresna dela ulertzen dugu:
Electricidad Guria, S.L.n produktuaren kalitateaz arduratzen garenez eta gure bezeroak gustura egotea nahi dugunez, prozesuak aztertu eta berrikusten ditugu; batetik, gure kudeatze sistemetan etengabeko hobekuntza lortzeko, eta, bestetik, enpresaren errentagarritasuna lortzeko.
Neurtze ekipo modernoak ditugu; kontsumoak kontrolatzeko zein intentsitateak egiaztatzeko. Horiei esker eta gure langileen gaitasun eta esperientziari esker, proiektu bakoitzari, irtenbide egokiena ematen diogu, bezeroaren neurrira.